Egoitz INGUNZA
Definitzen zaila den taldea da Inspection 12. Edo Inspection Twelve. Pop-punka hari narratibo bezala erabiliz, euren
abestiei metal, jazz edota country ukituak sartzen jakin izan dute. Betiere,
melodiak eta ahots-armoniak asko landuz.
The John Carver
Band folk
taldeari buruz egindako sarreran aipatu nuen Inspection 12. 1994ean, punk
amerikarraren eztanda eman zenean, hasi zuten euren ibilbidea, The Abobinable
Snowmen of the Himalayas 12 izenpean. Hasiera batean Lagwagon eta NOFX bezalako
taldeetan oinarritu ziren.
Green Day taldearen jarraitzaileak ere
izan direla ez dute inoiz ezkutatu. Horren isla, A Different Shade Of Green: A Green Day Tribute (2003) diskoan
egindako F.O.D. abestiaren bertsioa. Piano eta guzti. Weezer Worry Rock-en bertsioarekin batera, diskoko bertsiorik onena.
Taldeak sei estudio disko kaleratu ditu. 1996ko Come, Hefe, Come! lanetik hasita (15-16
urte zituztela), 2003ko Get Rad-eraino.
Bai konposizio aldetik, bai grabazio kalitate aldetik diferentzia nabaria dago
hasierako lanetatik azken bi lanetara.
Aipatu behar da taldearen egitura ez dela beti trinkoa
izan. Boskote bezala hasi ziren, baina arazo ezberdinek taldea mugatu izan du,
eta hirukote moduan pasa dute denbora gehiena. Azkenaldian taldearen egitura
trinkotu egin da eta lau lagunek osatzen dute.
Baina, zergatik ez dute lanik kaleratu 2003tik? Taldearen
jarraitzaileek askotan egiten duten galdera da. Pete Mosely gitarristaren
esanetan, “intentsitatea jaitsi dugu eta taldea orain hobby antzeko bat bihurtu da guretzat”.
2001eko martxoaren 6an gertatutakoak agian, zer ikusia
izan dezake ere bai. Egun horretan, taldeko bateriajolea zen Scott Shad-ek diabete
shock bat sufritu zuen gidatzen
zegoela, eta zendu zen. Gertaera horrek taldea bertan bera uzteko zorian egon
zen.
Bi hilabete geroago In
Recovery LPa kaleratu zen. Diskoko azken abestia, Elegy, Scott-en omenez idatzi zuten:
Taldeak aurrera jarraitu zuen, baina urteetan ez dute
askorik egiten. Gehienez, urtero, gabon aldera, kontzertu bat ematen dute
Jacksonvillen, euren sorterrian.
No hay comentarios:
Publicar un comentario