Julen BIGURI
Iparraldean, hotz egiten duen leku horretan, gehienak errubioak diren lurraldeetan, Danimarkan musika elektronikoan trebeak dira, eta horren adibide The Asteroids Galaxy Tour da. The Ting Tings eskandinaviarra askorentzat, eta ska, pop eta psycodelia nahasten duten artistak besteentzat, famatu bihurtu dira kanpaina publizitario anitzen bidez.
iPhod Touchen kanpainarekin hasi zen haien gorakada, "Around the Bend" kanta erabili zutenean. Gero, Heinekenek erabili zuen "The Golden Age" abestia spot baterako, eta fan kopurua handitu zen. Hala ere, "The Sun Ain't Shining No More" kantarik onena dela esango nuke, eta ez zutela kontsumismo mundu horretan sartzeko beharrik, bakarrik lortuko zutela fama.
Berria, hala ere, beste bat da, bigarren albuma argitaratu berri baitute: Out of Frequency. Azken diska honek kanta elektroniko gehiago dakartza, askotan pop eta ska ikutuak atzean utziz. Beraz, The Ting Tings gustoko baduzue, azken diskarekin saiatu, eta indiearen amorratuak bazarie, Fruit diska entzun.
No hay comentarios:
Publicar un comentario