Egoitz INGUNZA
Azkenaldian ezin izan dut sarrera berririk
idatzi, arrazoi ezberdinak direla eta. Baina, hainbat astez bloga Biguriren
monopolio bihurtu ostean, hemen naiz berriro ere. Gaurkoan gainera, ez dut
musika talde bati buruz idatziko zuzenan. Sarrera honetan, Heima dokumentalari buruz arituko gara.
Heima (etxea islandieraz) 2007an argitaratutako dokumentala dugu. Bertan,
Sigur Rós post-rock taldeak bere sorterria den Islandiar zehar egindako biraren
gorabeherak azaltzen ditu. Dean DeBloise kanadiarrak zuzentzen du filma.
2006ko uda da eta Sigur Rós taldeak Takk... diskoa aurkeztuz egin duen mundu bira
luzeari amaiera eman nahi dio Islandian. Horretarako, taldeak zortzi
kontzertu emango ditu bere sorterrian, guztiak dohainekoak. Kontzertu gehienak
herri txikietan dira, ohikoak ez diren tokietan, arrantza-fabrika abandonatu
batean, adibidez.
Filma aurrera doan heinean konturatzen gara
Sigur Rós eta bere kontzertuak oso garrantzitsuak direla Islandia bezalako
aberri txiki batentzat. Jende asko hurbiltzen da eurak ikustera. Taldea
ikusteko parada aitzakiatzat hartuta, lagunekin eta familiarekin batzeko bilgune
bihurtzen dira Sigur Rósen kontzertuak.
Musikaz aparte, Islandiaren egoera nola
ikusten duten azaltzen dute taldeko kideek. Oso ezezaguna zaigun herrialdea da,
eta ipar Europako herrialde asko bezala ongizatearen paradigmatzat hartzen
dugu, eta mitifikatzen dugu. Baina, Heimak
benetako Islandia azaltzen saiatzen da. Azaltzen, eta salatzen. Landa-guneak
guztiz hutsik, industria abandonatuak, garai hobeak bizitako tokiak agian.
Ekologismo kutsua ere badu dokumentalak. Aurrerakuntzaren
izenean gune naturalen suntsipena salatzen
baitu. Hori delitua ez bada, izan beharko luke. Hare gehiago Islandian, munduko
argazki natural politenetarikoak dituen aberrian. Heimak guzti hori erakusten
du, Sigur Rósen abestiak erabiliz. Islandiaren soinu banda, alegia.
Filmatua izan den patxada eta lasaitasunez
ikusteko dokumentala da Heima. Begiek, belarriek eta arimak gozatzeko.
Hemen duzue dokumentalean agertzen den abestietako bat, Untitled #1 (a.k.a Vaka). Taldeak duen abestirik ederrena ez bada, gertu dago. Zuzenean, bertsio akustikoan, urtegi baten eraikuntzaren kontra egindako protesta-kontzertu batean.
Hemen duzue dokumentalean agertzen den abestietako bat, Untitled #1 (a.k.a Vaka). Taldeak duen abestirik ederrena ez bada, gertu dago. Zuzenean, bertsio akustikoan, urtegi baten eraikuntzaren kontra egindako protesta-kontzertu batean.
No hay comentarios:
Publicar un comentario